WLAN konexioei buruz
Hautatu >
Ezarpenak
eta
Konektagarritasuna
>
Wi-Fi
.
Aholkua: Zure konexioak egoera-menuan ere kudea ditzakezu. Pasa hatza
jakinarazpenen eremuan eta hautatu
Wi-Fi
. Wi-Fi bistaratzen ez bada, hautatu .
Aholkua: Hasierako pantailan WLAN widgeta
gehi dezakezu. WLAN eginbidea
aktibatzeko edo desaktibatzeko, hautatu widgeteko etengailua. WLAN aplikazioa
irekitzeko, hautatu
widgetean. WLAN eginbidea aktibatuta egon behar du.
WLAN aplikazioak sare erabilgarrien zerrenda bistaratzen du, eta haririk gabeko
tokiko sarera (WLAN) konektatzea ahalbidetzen dizu.
Garrantzitsua: Erabili enkriptatzea zure WLAN konexioaren segurtasuna
hobetzeko. Enkriptatzea erabiltzeak inor zure datuetan sartzeko arriskua murrizten
du.
Oharra: WLANa erabiltzea mugatuta egon daiteke zenbait herrialdetan. Frantzian
adibidez, WLANa eraikinen barruan soilik erabil daiteke. Informazio gehiagorako, jar
zaitez harremanetan tokian-tokiko arduradunekin.
110 Konektagarritasuna