
Sartu memoria txartel bat
Erabili soilik Nokia-k telefono honetan erabiltzeko onartuta dituen memoria-txartel
bateragarriak. Bateraezina den txartel bat erabiliz gero, txartela eta telefonoa kaltetu
eta txartelean gordetako datuak honda daitezke.
Gorde memoria-txartela txikiek eskuragarri izan ez ditzaten moduan.
Sartu memoria txartel bat
1 Telefonoaren atzeko estalkia kentzeko, sakatu estalkia hatzekin, labaindu
kanpoaldera eta altxa estalkia.
10
Lehen urratsak

2 Kendu bateria, barruan badago.
3 Txartelaren euskarria askatzeko, labain ezazu euskarrian adierazten den geziaren
norabidean. Altxatu euskarria.
4 Sartu memoria-txartela euskarrian. Ziurtatu txartelaren kontaktu-eremua
behera begira dagoela, memoria-txartelaren euskarria beheratutakoan.
5 Jaitsi memoria-txartelaren euskarria.
6 Memoria-txartelaren euskarria blokeatzeko, labaindu euskarria jatorrizko
posiziora.
Lehen urratsak
11

Memoria txartela kendu
Garrantzitsua: Ez atera memoria-txartela aplikazio batek erabiltzen duen
bitartean. Hori eginez gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda daitezke.
1 Itzali telefonoa.
2 Kendu atzeko estalkia eta bateria.
3 Labaindu eta altxatu memoria-txartelaren euskarria, eta kendu memoria-
-txartela.