Nokia 500 - Telefonoa lehen aldiz erabiltzea

background image

Telefonoa lehen aldiz erabiltzea
Hasi telefonoa erabiltzen: kopiatu kontaktuak, mezuak eta telefono zaharreko

bestela edukia. Telefonoa lehenengo aldiz pizten duzunean, telefonoak oinarrizko

zeregin guztietan gidatuko zaitu.

Ekintzaren bati ekiteko, hautatu . Ekintzaren bat saltatzeko, hautatu .

Nokia zerbitzuak erabiltzeko, sortu Nokia kontu bat. Interneteko konexioa behar

duzu. Kostu posibleei buruzko informazioa jasotzeko, jarri sareko zerbitzu-

-hornitzailearekin harremanetan. Ezin baduzu Internetera konektatu, kontua

geroago sor dezakezu.

Dagoeneko Nokia kontua baduzu, idatzi erabiltzaile-izena eta pasahitza, eta hautatu

.

Aholkua: Pasahitza ahaztu zaizu? Mezu elektroniko batean edo testu-mezu batean

bidal diezazuten eska dezakezu.

Erabili Telefono aldaketa aplikazioa zure edukia kopiatzeko, adibidez:

Kontaktuak

Mezuak

Argazkiak

Bideoak

Posta-kontua konfiguratzen duzunean, sarrerako ontzia hasierako pantailan erakuts

dadin ezar dezakezu, posta erraz begira dezazun.

Telefonoa konfiguratzen ari zarela larrialdi-dei bat egin behar baduzu, sakatu

deitzeko tekla.