
Helmuga batera nabigatu
Hautatu >
Mapak
.
Mapak aplikazioak inguruan zer dagoen erakusten dizu, ibilbideak antolatzen
laguntzen dizu eta joan nahi duzun tokira gidatzen zaitu, doan. Hauek egin ditzakezu:
•
Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.
Mapak
77

•
Bilatu joan nahi duzun tokirainoko urratsez urratseko jarraibideak.
•
Sinkronizatu gogoko tokiak eta ibilbideak telefonoaren eta Nokia Mapak webeko
zerbitzuaren artean.
•
Begiratu eguraldiaren iragarpenak eta tokiko informazio gehiago, erabilgarri
badago.
Aholkua: Ibilbidea ordenagailuan ere antola dezakezu Interneteko Nokia Mapak web-
-zerbitzuarekin. Ondoren, ibilbidea telefonoan kopia dezakezu. Informazio gehiago
eskuratzeko, joan www.nokia.com/maps helbidera.
Baliteke hainbat zerbitzu herrialde guztietan eskuragarri ez egotea eta hizkuntza
jakin batzuetan soilik eskaintzea. Baliteke zerbitzuak sarearen menpe egotea.
Informazio gehiago eskuratzeko, jarri zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Zerbitzuak erabiltzeak edo edukiak deskargatzeak datu askoren transferentzia ekar
dezake eta, horren ondorioz, datu-trafikoko kostuak egon litezke.
Batzuetan, mapa digitalen edukia zehaztu gabe edo osatu gabe dago. Ez zaitez inoiz
egon edukia edo zerbitzuaren menpe komunikazio garrantzitsuetarako, adibidez,
osasun-larrialdi baterako.
Zenbait eduki hirugarrenek sortzen dute, eta ez Nokia-k. Baliteke informazioa guztiz
zehatza ez izatea, eta erabilgarritasunaren araberakoa da.