Nokia Suite ordenagailuan instalatzea
Nokia Suite PCrako aplikazioarekin, telefonoko edukia kudea dezakezu, eta
ordenagailu bateragarri batekin sinkronizatuta mantendu. Telefonoa azken
softwarearekin ere egunera dezakezu, eta mapak deskarga ditzakezu.
18
Nokia Suite ordenagailuan instalatzea
Interneterako konexioa beharrezkoa izan daiteke. Datu-kostuei buruzko informazioa
jasotzeko, jarri sareko zerbitzu-hornitzailearekin harremanetan.
Deskargatu ordenagailuan Nokia Suite-ren azken bertsioa www.nokia.com/support
helbidetik.
Nokia Suite telefonoa erabilita instalatzea
1 Konektatu telefonoa ordenagailura USB datu-kable bateragarri batez.
Ordenagailuan Windows XP edo Windows Vista erabiliz gero, ezarri telefonoaren
USB modua Bilteg. masiboa gisa. Telefonoan USB modua ezartzeko, irristatu
hatza jakinarazpenen eremutik behera eta, ondoren, hautatu
>
Bilteg.
masiboa
.
Telefonoaren memoria osagarria eta memoria-txartela disko erauzgarri gisa
agertzen dira PCan.
2 Ordenagailuan, hautatu Ireki karpeta fitxategiak ikusteko eta, ondoren, egin klik
bikoitza Nokia Suite-ren instalazio-fitxategian.
Instalazio-leihoa automatikoki irekitzen bada, hautatu Instalatu Nokia Suite.
3 Jarraitu ordenagailuan agertzen diren argibideak.
4 Instalazioa amaitzean, ordenagailuan Windows XP edo Windows Vista erabiliz
gero, egiaztatu telefonoaren USB modua Nokia Ovi Suite gisa ezarrita dagoela.
Nokia Suite-ri buruzko informazio gehiago lortzeko eta zein sistema eragile diren
bateragarriak egiaztatzeko, joan www.nokia.com/support helbidera.