Nokia 500 - Telefonoa lineaz kanpo erabiltzea

background image

Telefonoa lineaz kanpo erabiltzea
Deirik jaso nahi ez duzun lekuetan, egutegira, kontaktuen zerrendara eta lineaz

kanpoko jokoetara sar zaitezke, lineaz kanpoko profila aktibatzen baduzu. Itzali

telefonoa haririk gabeko telefonoak erabiltzea debekatuta baldin badago edo

interferentziarik edo arriskurik sor baliteke.

Eduki sakatuta pizteko tekla

eta hautatu

Lineaz kanpo

.

Lineaz kanpoko profila aktibatuta dagoenean, sare mugikorrerako konexioa itxita

dago. Telefonoaren eta sare mugikorraren arteko irrati-frekuentzia seinale guztiak

saihesten dira. Mezu bat bidaltzen saiatzen bazara, Irteerako erretiluan geratuko da

eta beste profil bat aktibatzerakoan soilik bidaliko da.

Telefonoa SIM txartelik gabe ere erabil dezakezu. Itzali telefonoa eta kendu SIM

txartela. Gailua berriro piztean, lineaz kanpoko profila egongo da aktibatuta.

Garrantzitsua: Konexiorik gabeko profilean ezin da deirik egin edo jaso, ezta

haririk gabeko sare estaldura eskatzen duten beste funtzio batzuk erabili. Telefonoan

programatutako larrialdi-zenbaki ofizialera deitu ahal izango duzu. Deiak egiteko,

lehenik, aldatu beste profil batera.

Lineaz kanpoko profila aktibaturik dagoenean ere, WLAN batera konekta zaitezke eta,

esaterako, posta elektronikoa irakurri edo Interneten nabigatu. Bluetootha ere erabili

daiteke.

Gogoan izan segurtasun-neurri aplikagarri guztiak betetzea.