Nokia 500 - Larrialdi-deiak egin

background image

Larrialdi-deiak egin
1

Ziurtatu gailua piztuta dagoela.

2

Egiaztatu seinaleak behar besteko indarra daukan ala ez. Beharbada, hurrengo urrats hauek ere jarraitu beharko

dituzu:

Sartu SIM txartela.

Desaktibatu gailuan aktibatu dituzun dei-murrizketak, hala nola, deiak blokeatzea, markatze finkoa edo

erabiltzaile-talde itxia.

Ziurtatu zure gailua ez dagoela lineaz kanpoko edo hegaldi profilean.

Gailuaren pantaila eta teklak blokeatuta egonez gero, desblokea itzazu.

3

Sakatu bukatzeko tekla behin eta berriro hasierako pantaila agertu arte.

4

Markagailua irekitzeko, hautatu

.

5

Idatzi zauden tokiko larrialdi zenbaki ofiziala. Larrialdi deien zenbakiak tokiaren arabera alda daitezke.

6

Sakatu deitzeko tekla.

7

Eman ezazu beharrezko informazioa ahalik eta zehatzen. Ez amaitu deia hori egiteko baimenik ez den bitartean.

Gailua lehen aldiz pizten duzunean, Nokia kontu bat sortzeko eskatuko zaizu. Kontua konfiguratzen ari zarela larrialdi-dei

bat egiteko, sakatu deitzeko tekla.

Garrantzitsua: Zure gailuak Internet bidezko deiak onartzen baditu, aktibatu sare mugikor nahiz Internet bidezko deiak.

Honela, telefonoak larrialdi-deiak egiteko mugikorraren sarea eta Interneteko zerbitzu-hornitzailea erabiliko ditu. Ez da

uneoro konektatzeko aukera izatea ziurtatzen. Ez zaitez inoiz egon haririk gabeko telefono baten menpe komunikazio

garrantzitsuetarako, adibidez, osasun-larrialdi baterako.