
Aplikazio sozialari buruz
Hautatu >
Soziala
eta hasi saioa erabiltzen dituzun sare sozialen zerbitzuetan.
58
Sare sozialak

Sare sozialetako esperientzia hobetzeko, erabili Soziala aplikazioa. Sare sozialen
zerbitzuetan saioa hasitakoan, hala nola, Facebook edo Twitter Soziala sareetan,
ekintza hauek egin ditzakezu:
•
Ikusi lagunen zerbitzu guztietako egoera-eguneratzeak ikuspegi bakarrean
•
Argitaratu zure egoera-eguneratzea hainbat zerbitzutan aldi berean
•
Partekatu unean bertan kamerarekin ateratako argazkiak
•
Partekatu telefonoarekin grabatutako bideoak
•
Estekatu lineako lagunen profilak telefonoan duzun euren kontaktu-
-informazioarekin
•
Gehitu zure kokapen-informazioa egoera-eguneratzean
•
Gehitu egutegi-zerbitzuko gertaerak zure telefonoko egutegian
Sare sozialek onartzen dituzten eginbideak daude eskuragarri soilik.
Sare sozial zerbitzuak erabiltzeak sareko konexioa eskatzen du. Datu kantitate
handiak transmiti daitezke eta, ondorioz, datu-trafikoaren kostuak egon daitezke.
Datu transmisioen kostuei buruzko informazioa jasotzeko jo zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Sare sozialen zerbitzuak hirugarrenen zerbitzuak dira eta ez dira Nokiak
eskainitakoak. Irakurri erabiltzen ari zaren sare sozial zerbitzuaren pribatutasun-
-ezarpenak, informazioa jende askorekin parteka baitezakezu. Sare sozial zerbitzuari
dagozkion erabilera-baldintzak informazioa zerbitzu horretan partekatzeari
aplikatzen zaizkio. Ezagutu zerbitzuaren erabilera-baldintzak eta pribatutasun-
-jardunbideak.