
Kokapena egoera-eguneratzean partekatzea
Aplikazio sozialarekin, lagunei non zauden esan diezaiekezu, haiek aurki zaitzaten.
Hautatu >
Soziala
.
1 Hautatu testua sartzeko eremua pantailaren goiko aldean.
2 Gehitu zure kokapena. Telefonoak GPSa darabil uneko kokapena ezartzeko, eta
zugandik hurbil dauden mugarriak bilatzen ditu.
3 Mugarri ugari aurkitzen badira, hautatu bat zerrendatik.
Kokapena partekatzea eskuragarri dago zerbitzuak onartzen badu soilik.
Garrantzitsua: Zure kokapena partekatu aurretik, kontuan hartu norekin
partekatzen ari zaren. Egiaztatu erabiltzen ari zaren sare sozialaren zerbitzuaren
pribatutasun-ezarpenak, agian zure kokapenaren informazioa jende askorekin
partekatzen ariko baitzara.
Sare sozial zerbitzuari dagozkion erabilera-baldintzak zure kokalekua zerbitzuarekin
partekatzeari aplika dakizkioke. Ohitu zaitez zerbitzuaren erabilera-baldintzetara eta
pribatutasun-jarraibideetara, eta behar bezalako gogoeta egin ezazu zure kokalekua
aditzera eman aurretik edo besteen kokalekua ikusi aurretik.